Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

NAGUSIAREN EGUNA 2014

Urtero bezala, "Sancti Spiritus" Bermeoko zaharren egoitzan "Nagusiaren eguna" ospatu dogu. Egun honetan egoileak beraien familiarekin batera bazkari bereziaz eta ekitaldi desberdinetaz gozatzeko aukera izan dabe. Aurtengo omenduak Pilar Ruiz eta Isabel suarez egoileak izan dira eta Antonia Argiarro egoitzako langile erretiratua. Egoitzatik eskerrak eman nahi deutsegu irabazi-asmorik gabe ekitaldietan parte hartu duten guztiei: egoitzako abeslariak, ohorezko aurreskua dantzatu daben neskei, Bermeoko abesbatza, arratsaldean kitarrekin abesten etorri diren taldeari, "Txo Sevilla" dantza taldeari eta urte osoan laguntzen duten bolondresei. MILA ESKER DANORI.

ENEPERI-BAKIO IRTEERA

Abuztuak 2-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik, egoile talde txiki bat Eneperira eta Bakiora eguna pasatzera joan da. Eskerrik asko, Erroxapeko emakume elkartetik laguntzera etorri diren boluntariei.

[ ikusi gehiago ]

"CORO ROCIERO MAIKA"

Ekainaren 22-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, "Coro Rociero Maika" taldearen emanaldia izan dogu. ESKERRIK ASKO.

[ ikusi gehiago ]

SAN JUAN EGUNA OSPATZEN

Ekainaren 25-ean, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, San Juan eguna ospatu dogu atzerapenarekin. Su txiki bat piztu dogu eta tortillak egin doguz hamaiketakoan jateko.

[ ikusi gehiago ]