Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

NAGUSIAREN EGUNA 2014

Urtero bezala, "Sancti Spiritus" Bermeoko zaharren egoitzan "Nagusiaren eguna" ospatu dogu. Egun honetan egoileak beraien familiarekin batera bazkari bereziaz eta ekitaldi desberdinetaz gozatzeko aukera izan dabe. Aurtengo omenduak Pilar Ruiz eta Isabel suarez egoileak izan dira eta Antonia Argiarro egoitzako langile erretiratua. Egoitzatik eskerrak eman nahi deutsegu irabazi-asmorik gabe ekitaldietan parte hartu duten guztiei: egoitzako abeslariak, ohorezko aurreskua dantzatu daben neskei, Bermeoko abesbatza, arratsaldean kitarrekin abesten etorri diren taldeari, "Txo Sevilla" dantza taldeari eta urte osoan laguntzen duten bolondresei. MILA ESKER DANORI.

SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezperan, Sancti Spiritus Bermeoko zaharren egoitzara, San Frantzisko herrik ikastetxeko ikasleak, Sagradao Corazon ikastetxeko ikasleak eta Erroxapeko abesbatza etorri dira. Eskerrik asko denoi.

[ ikusi gehiago ]

ASPANOVAS

Gaur, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, Aspanovas elkarteari gabonetako postalekin itsulapikoan lortuko dirua eman diegu. Mila esker lagundu dozuen guitioi.

[ ikusi gehiago ]

GABONAK

Gabon hauetan, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, emanaldi desberdinak entzuteko aukera izan dogu Karmeldar ikastetxea, Bermeoko musika eskola, triki-pandero taldea eta Erroxapeko abesbatzaren eskutik. MILA ESKER GUZTIOI

[ ikusi gehiago ]