Zaharren egoitzan familiar bat duten pertsonentzat laguntza taldea antolatu du Bizitzen Fundazioak eta Bermeoko Gizarte Ongizateko Udal Patronatuak, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin. Laguntza talde honen helburu nagusiena da zaharren egoitzan familiar bat duten pertsonei laguntza psikologikoa eskaintzea.
Laguntza taldea urriaren 15ean hasiko da eta astearteetan eta ostegunetan izango da 17:30etatik 19:00etara Bermeoko Sancti Spritus zaharren egoitzan . Guztira urrian eta azaroan egingo diren zortzi saio izango dira. Hauetan parte hartzea dohainik izango da.
Interesatuta dauden pertsonak Sancti Spiritus Zaharren egoitzaren sarreran galdetu behar dute.
deia.com
Hitza.info