Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO IKASLEEK ETA ZAHARREN UDAL EGOITZAKO ADINEKOEK DENBORA PARTEKATZEN DUTE EUREN ARTEKO LOTURAK INDARTZEKO

Sagrado Corazón Ikastetxeko DBH2 eta 3ko ikasleek astero egun bitan Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzako adineko pertsonekin denbora librea partekatzen dute, hezkuntza proiektu baten barruan. Horrela, gazte eta nagusiek hitz egin, jolastu eta hainbat ekimen elkarrekin egiten dituzte, “euren arteko loturak indartuz”.
Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak eta Sagrado Corazon ikastetxeak adierazi dutenez, esperientzia hau guztiz “positiboa” eta “aberasgarria” da guztientzat. Euren esanetan, “gazteek eta adinekoek elkarrengandik gauza asko ikasi ahal dituztela konturatzen dira eta momentu politak eta dibertigarriak igaro ere bai”.
Sagrado Corazón ikastetxeak urtero giza helburu bat lantzen du, eta aurten, ‘Geu eusten beti’ lemapean, adinekoek gizartean duten garrantziaz jabetu nahi dute. Izan ere, gaurko gizartean adinekoak gutxietsiak dira eta gure helburua da nagusienganako gazteen sentsibilizazioa.
Horregatik, Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzarekin harremanetan jarri zen eta ekimen “interesgarri” hau martxan jartzea erabaki zuten. Orain arte hainbat saio egin dituzte eta balorazioa “oso ona” da Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuarentzat eta Sagrado Corazon ikastetxearentzat. Esperientzia hau urriaren 15ean hasi zen eta ikasturte osoan zehar iraungo du.
“Gazte eta adinekoen topaketa hauen bitartez generazio ezberdinen arteko loturak sortzen saiatzen gara, hauek lantzen, eta hau oso garrantzitsua da gaur egun bizi dugun gizarte honetan. Gainera elkarrengandik ikasi eta momentu politak bizitzen dituzte gazte zein nagusiek, egia bihurtuz aspaldiko esamoldea: izan direlako gara”, adierazi dute.

ATHLETIC-EN ENTRENAMENDUA IKUSTERA

Maiatzaren 9-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik Athletic-en entrenamendua ikustera joan gara. Eskerrik asko Athletic-eko guztiei.

[ ikusi gehiago ]

HIRI-BARATZEA

Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik, gure hiri-baratzerako aurtengo lehen landarak erostera joan gara.

[ ikusi gehiago ]

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan ere emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin dogu.

[ ikusi gehiago ]