Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO IKASLEEK ETA ZAHARREN UDAL EGOITZAKO ADINEKOEK DENBORA PARTEKATZEN DUTE EUREN ARTEKO LOTURAK INDARTZEKO

Sagrado Corazón Ikastetxeko DBH2 eta 3ko ikasleek astero egun bitan Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzako adineko pertsonekin denbora librea partekatzen dute, hezkuntza proiektu baten barruan. Horrela, gazte eta nagusiek hitz egin, jolastu eta hainbat ekimen elkarrekin egiten dituzte, “euren arteko loturak indartuz”.
Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak eta Sagrado Corazon ikastetxeak adierazi dutenez, esperientzia hau guztiz “positiboa” eta “aberasgarria” da guztientzat. Euren esanetan, “gazteek eta adinekoek elkarrengandik gauza asko ikasi ahal dituztela konturatzen dira eta momentu politak eta dibertigarriak igaro ere bai”.
Sagrado Corazón ikastetxeak urtero giza helburu bat lantzen du, eta aurten, ‘Geu eusten beti’ lemapean, adinekoek gizartean duten garrantziaz jabetu nahi dute. Izan ere, gaurko gizartean adinekoak gutxietsiak dira eta gure helburua da nagusienganako gazteen sentsibilizazioa.
Horregatik, Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzarekin harremanetan jarri zen eta ekimen “interesgarri” hau martxan jartzea erabaki zuten. Orain arte hainbat saio egin dituzte eta balorazioa “oso ona” da Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuarentzat eta Sagrado Corazon ikastetxearentzat. Esperientzia hau urriaren 15ean hasi zen eta ikasturte osoan zehar iraungo du.
“Gazte eta adinekoen topaketa hauen bitartez generazio ezberdinen arteko loturak sortzen saiatzen gara, hauek lantzen, eta hau oso garrantzitsua da gaur egun bizi dugun gizarte honetan. Gainera elkarrengandik ikasi eta momentu politak bizitzen dituzte gazte zein nagusiek, egia bihurtuz aspaldiko esamoldea: izan direlako gara”, adierazi dute.

ARATUSTEAK 2018

Aurten, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, pailaso mozorrotu gara. Giro oso ona izan dogu aratuste egunean eta gitarrarekin ere musika izan dogu arratsaldean. Mila esker Karmeldar Ikastetxeko DBH 4.mailako ikasleei mozorroak egiten lagundu...

[ ikusi gehiago ]

OLENTZEROREN BISITA

Abenduaren 22-an, Bermeoko Sancti Spiritus Zaharren egoitzara Olentzeroa opariekin etorri zan. Eskerrik asko Olentzero, Mari Domingi eta musika eskolatik trikitrixa-pandero eta abesten etorri zan taldeari.

[ ikusi gehiago ]

GABONETAKO EMANALDIAK

Aurtengo Gabonatan ere Sancti Spiritus Zaharren egoitzan herriko talde ezberdinen emanaldi ugari euku dozua. Eskerrrik asko Coro Rociero Maika, Erroxapeko martxa, Erroxapeko abesbatza, musika eskolako ikasleei eta Karmeldar Ikastetxeko ikasleei....

[ ikusi gehiago ]