Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

KARMELDAR IKASTETXEKO IKASLEEI AGURRA

Aurten ere Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, Karmeldar Ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen laguntasuna izan dogu. Ikasturtean zehar ekintza desberdinak egin doguz eta egoileetzat egun bereziak eta oso pozgarriak izan dira. Mila esker Karmeldar Ikastetxeari esperientzia aberasgarri honengaitik.

LEZAMARA BIGARREN BIDAIA

Maiatzaren 17-an, Bermeo Sancti Spiritus zaharren egoitzatik Athletic-en denboraldiko azken entrenamendu irekia ikustera joan gara, bigarren egoile talde batekin.

[ ikusi gehiago ]

BERMEOKO MUSIKA ESKOLAKO MAISUEN EMANALDIA

Gaur maiatzak 22 goizeko 11:00-tan, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzako lorategian, Bermeoko Musika eskolako maisuen emanaldia izan dogu. Eguraldi eder betekin, egoileek abesti ezagunak entzun eta abesteko aukera izan dabe.

[ ikusi gehiago ]

ATHLETIC-EN ENTRENAMENDUA IKUSTERA

Maiatzaren 9-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik Athletic-en entrenamendua ikustera joan gara. Eskerrik asko Athletic-eko guztiei.

[ ikusi gehiago ]