Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

2017-ko NAGUSIAREN EGUNA

Azaroak 11-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzako nagusiaren eguna ospatu dogu. Aurtengo omenduak Gonzalo Beaskoetxea eta Felix Telletxea egoileak, eta egoitzako mezan organoa joten eta abesten ia 50 urte daramatzan Sabino Anasagasti izan dira.
Meza ondoren, dantzan eta omenduei aurreskua egiten Alkartasuna dantza taldea izan dogu. Denon partez eskerrak eman nahi diogu dantza taldeari, gure egoitzara etortzeagatik gure egoileak alaitzen egun berezi honetan.

ANDRA MARIAK 2018

Bemeoko Snacti Spiritus zaharren egoitzan, Andra Marietan ekintza desberdin ugari izan doguz. Eskerrik asko Salsa Cubana taldeari, Xavi Roldan eta emazteari, KIETB (Konpartsa Izarra erraldoi txiki Bermeo) taldeari, Erroxape emakume elkarteari,...

[ ikusi gehiago ]

LUR URIBARREN-EN BISITA

Abuztuak 29-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan, Urdaibai Arraun taldeko patroia dan Lur Uribarren-en bisitan izan dogu. Mila esker gure egoitzara etortzeagatik eta AUPA URDAIBAI.

[ ikusi gehiago ]

ENEPERI-BAKIO IRTEERA

Abuztuak 2-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzatik, egoile talde txiki bat Eneperira eta Bakiora eguna pasatzera joan da. Eskerrik asko, Erroxapeko emakume elkartetik laguntzera etorri diren boluntariei.

[ ikusi gehiago ]