Azaroak 11-an, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzako nagusiaren eguna ospatu dogu. Aurtengo omenduak Gonzalo Beaskoetxea eta Felix Telletxea egoileak, eta egoitzako mezan organoa joten eta abesten ia 50 urte daramatzan Sabino Anasagasti izan dira.
Meza ondoren, dantzan eta omenduei aurreskua egiten Alkartasuna dantza taldea izan dogu. Denon partez eskerrak eman nahi diogu dantza taldeari, gure egoitzara etortzeagatik gure egoileak alaitzen egun berezi honetan.