Bermeoko Sancti Spiritus Udalaren zaharren egoitza

SANTIMAMIÑE INGURURA IRTEERA

Ekainak 8-an, Bermeoko Sancti Spiritus Zaharren egoitzatik Santimamiñe ingurura eguna pasatzera joan gara. Goizean eguraldiaz gozatu dogu eta Lezika jatetxearen kanpo aldean ibili gara, gero jatetxean bazkaldu dogu. Eskerrak eman gura deutsaguz irteerara laguntzen etorri diran senide, eta bolondresei, beraien artean Erroxape emakumeen elkartekoak egon direlarik.

ASPANOVAS

Urtarrilean, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzako egoileek, ASPANOVAS Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteari, gabontan eginiko apaingarriekin lortutako diruaren itsulapikoa eman diete.

[ ikusi gehiago ]

SANTA AGEDA BEZPERA

Aurten ere Santa Ageda bezperan, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzara, San Frantzisko Herri Ikastetxea, Sagrado Corazón Ikastetxea eta Erroxapeko abesbatza etorri dira.

[ ikusi gehiago ]

GABONAK

Urtereo bezala, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitzan gabonetan ekintza desberdinak egon dira: Sagrado Corazón Ikastetxeko umeen abestiak, musika eskolako ikasleen ekitaldiak, Erroxapeko abesbatza, Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta...

[ ikusi gehiago ]